Lib📕r📖 n📙zi📚rteko eguna jarduera berezi batekin ospatu dute DBH ko 4.mailako ikasleek. Institutuko Irakurketa Plan garatzean, ikasleen inplikazioa eta protagonismoa areagotzea helburu nagusietako bat denez gero, jarduera honetan 20 ikasle gynkana bideratzeko arduradunak izan dira eta beste guztiak, hamabi taldetan bananduta, sei txoketatik pasatu dira probak trebatzen eta puntuak lortzen.
2021(e)ko maiatzaren 8(a), larunbata
2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala
BIOLOGIA ETA GEOLOGIA PROIEKTUA II
GURE PLANETAREN HISTORIA - 4DBH
4. DBH-ko ikasleek gure planetako aro desberdinak aztertu dituzte eta bildutako informazio garrantzitsuena mural batean jarri dute. Hona hemen proiektuak:
Geokronologia |
kanbriaraurrea |
Mesozoikoa |
Paleozoikoa |
Zenozoikoa |
GIZA ELIKADURA - 3DBH
3. DBH-ko ikasleek Giza elikadura landu dute gai honetan zehar, mantenugaiak, elikadura, gaixotasunak eta produktuen etiketak zehazki. Talde batzuk iragarki bat egin dute otordu perfektu bat aurkeztuz modu erakargarri batean, elikagaiari buruzko informazio zehatzarekin. Beste talde batzuk aldiz, sentzibilizazio-kanpainak egin dituzte malnutrizioak eragindako gaixotasunei eta elikaduraren jokaera asaldurei buruz. Azken taldeak dieta orekatu baten adibidea eman digu. Hona hemen proiektu batzuen adibideak:
Otordu perfektuak
Askari perfektua |
Hamaiketako perfektua |
Afari perfektua |
Gosari perfektua |
Bazkari perfektua |
Gaixotasunak
Jokaeran asaldurak |
Jokaeran asaldurak |
Malnutrizioa |
Malnutrizioa |
Dieta
2021(e)ko martxoaren 15(a), astelehena
BEGIRADA FEMINISTA ERAIKITZEN
Martxoaren 11an aurten ere Josune Muñoz, Skolastika erakundearen arduraduna, gure institutuan egon da komikietan agertzen diren irudiek nolako mezuak bidaltzen dituzten argitzeko asmoz.
DBHko 4 mailako ikasleek feminismoaren inguruko tailerra egiteko aukera aparta izan dute.
Hasieran begirada sexista zertan datzan eta nolako ezaugarriak dituen adierazi digu eredu ugari aurkeztuz.
Jarraian begirada misoginoari buruzko iruzkina trebatu du, eta, amaitzeko, begirada feministak dakartzan proposamenak aipatu ditu.
2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala
BIOLOGIA eta GEOLOGIA PROEIKTUAK I
3 eta 4 DBHn, Biologia eta Geologia ikasgaian proiektuen bidez lantzen gabiltza gai desberdinak. Helburu nagusia ikasleen partaidetza eta inplikazioa lantzea dugu, lan kooperatiboaren bidez lan eginez. Gai bakoitza modu desberdin batean aurkeztu dute haien sormena eta gaitasun anitzak garatu ditzaten. Hilabe bakoitzean gai bateko proiektuak publikatuko ditugu, egindako lanak ikusi ditzazuen.
DIGESTIO ETA ARNAS FUNTZIOAK - 3DBH
3. DBH-ko ikasleek Digestio aparatua eta Arnas aparatuaren anatomia eta funtzionamendua aztertu dituzte. Talde batzuk bi aparatu hauen anatomia maketa batzuen bitartez azaldu dute. Beste talde batzuk aparatu hauen funtzionamendua azaldu dute bideo batzuen bitartez. Azken taldeak irrati saio baten bidez aparatu hauekin erlazionatutako gaixotasun nagusi eta bizi ohitura osasungarriei buruz htz egin digute. Hona hemen proiektu batzuen adibideak:
Arnas aparatuaren Funtzioa
Irrati Saioa
2020(e)ko abenduaren 7(a), astelehena
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
2020ko Euskaraldiaren baitan etorri zaigu aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldiaren lemarekin bat eginez Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ospatu dugu aurtengo abenduaren 3a; pandemiak baldintzatuta egon bagara ere, 4. DBHko ikasleek batxilergoko ikasleentzat prestatutako gynkanan ederto pasa genuen!
2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena
Maitasun erromantikoa desmuntatzen
2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala
La Basu-rekin poesia rapeatzen
Helburu garrantzitsu hori betetzeko asmoz, aste honetan DBHko 4. mailako ikasleek La Basu rap abeslariarekin tailer galanta trebatu dute.
Hasieran zer den Hip-Hop kultura eta kultura hau osatzen duten elementu teknikoak.
Nola hasi zen bera rap mundua ezagutzen eta nolako oztopoak gainditu behar izan zituen,emakumea izateagatik.
Hitz egin du erritmoaz, doinuaz, errimaz, musikaz, poesiaz; baita euskarari buruz ere. Hor mezu ederra eman digu: euskal rap arloan, bera lehenengo emakumea izan zela; bidea ez dela izan erreza, baina esfortsuz eta kemenez lortu duela.