2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Ab3nduan, pil-pilean

Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, aurreko ikasturteetan bezala, gure institutoko atariak apaindu ditugu.
Batean mezu bereziz betetako zuhaitza daukagu; bestean, aurten aukeratutako leloaren ondoan, Arteagabeitia ikastetxetik etorritako pinpilipausak eta hainbat arlori dagozkion akrostikoak.

Kultura garatzeak gizaki egiten omen gaitu, baita kultura hedatzeak eta partekatzeak ere. Azken biak askoz errezago dauzkagu teknologia berriei esker. Izan ere, hauxe da blog honen asmoa: eskola garapenari dagokiona zabaltzea eta konpartitzea.

B. Etxepare birmoldatuz, euskararen eguna denez,
         gure bloga jalgi adi mundura!

2 iruzkin:

  1. Gabon, Gurutzetarrak!!
    Argazkietan ikusten ditudan tximeletak ezagunak egiten zaizkit! Berehala izango dituzue bideoa eta jardunaldiaren argazkiak.
    Segi horrela!!
    Berta eta Susana

    ErantzunEzabatu
  2. Oso, oso lan polita, neska-mutilok.
    Animo!

    ErantzunEzabatu