2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

2014(e)ko ekainaren 21(a), larunbata

Ahozko adierazpena era poetikoan

Komunikazio konpetentzia garatzeko mintzamena lantzea ezinbestekoa dela argia dago. 3D1ko ikasleek Literatura generoak ikastearekin batera, ikaskideen aurrean ahozko adierazpena trebatzeko aukera ederra izan dute. Bideo honetan ikusi ahal da egindako lanaren froga txiki bat.








2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

IPUINGINTZA SAIOA JR JIMEMEZ ESKOLAN


Urte hau nire lehenengo urtea izan da ipuingintza taldean. Ipuingintzan ipuin bat sortzen dugu 4 eta 5 urtetako umeentzako eta gero antzezten dugu. Oso ondo pasatu dugu ipuina sortzen, Gozokilandia izenekoa. 
Gure irakaslea,Iraide, oso atsegina da esta horrek dena errazten du. Bost alditan antzeztu dugu ipuina: Munoa, Juan Ramon Jiménez, Ibaibe ikastetxetetan, Gurutzetako jaietan eta Alkartu ikastetxearen ondoan. Ipuina antzetean ume baten irribarrea ikustea sari hoberena da. 
 Irene Orol


2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

ZIENTZIA AZOKA

Batxilergoko 1BD1 taldeak, Elhuyar fundazioak antolatutako Zientzia Azoka ekimenean parte hartu du Ainhoa Lopez irakaslearekin alternatiba orduan. Gazteek garatutako proiektuen azoka da Zientzia Azoka. Bi eta lau kidez osatutako 5 taldek parte hartu dute, beraiek aukeratutako gaiaren inguruan lanean: galdetzen, ikertzen, eraikitzen eta ondorioak ateratzen. Horretarako Elhuyar-i esker, ikertzaile profesionalak bisitatu dituzte beraien lantokian eta lana bideratzeko ideiak hartu dituzte, beraien mundua nolakoa den hobeto ezagutzeaz aparte. Parte hartzaile bakoitzak bere bloga izan du eta bertan beraien lan prozesuaren berri eman dute: ein den erronka, zein metodologia jarraituko duten eta azkenik, garatutako txostena. Zientzia Azokako azken fasea, azoka bera izan da. Bilboko Plaza Berrian maiatzaren 24an antolatu zena. Bertan HAMEN ZIENTZIALARIAK taldeko Anne San Roman eta Egoitz Arriola egon ziren. Goizeko 9:30etan standa prestatzen hasi ziren eta 13:30ak arte jendeari beraien proiektuaren berri eman zioten. Diploma jaso zuten eta gainera, parte hartzaile guztien artean egin zen sarien zozketan, Donostiako Ulia Parkean bisita gidatua tokatu zitzaien taldekide guztiei. Beraz, taldeko Mariam Ali-k eta Nerea Aparicio-k, azokara ezin izan ziren joan arren, saria izango dute!

2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (4. MAILA)

Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hauek dira 4. mailan saria jaso dutenak: 1. SAILKATUAK: JULEN, MAITE, AITOR eta IRATI (4D1) 2. SAILKATUAK: NAIARA, NEREA eta ESTIZEN (4D2)

KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (3. maila)

Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hauek dira 3. mailan saria jaso dutenak: 1. SAILKATUAK: NAGORE, MARIA, MAITANE eta ANDONI F. (3D1) 2. SAILKATUAK: ADRIAN, UNAI, JESSICA, ANDONI G. eta LORENA (3D1)

KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (1. ETA 2. MAILA)

Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hona hemen saritutako lanak ikusgai: 1. eta 2. mailan berdinketa bat emon zen bi talde artean. Hauek dira beraien lanak: IRAIA ETA FATIMA (1D2) KEPA ETA ENEKO (1D2)