2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

ZIENTZIA AZOKA

Batxilergoko 1BD1 taldeak, Elhuyar fundazioak antolatutako Zientzia Azoka ekimenean parte hartu du Ainhoa Lopez irakaslearekin alternatiba orduan. Gazteek garatutako proiektuen azoka da Zientzia Azoka. Bi eta lau kidez osatutako 5 taldek parte hartu dute, beraiek aukeratutako gaiaren inguruan lanean: galdetzen, ikertzen, eraikitzen eta ondorioak ateratzen. Horretarako Elhuyar-i esker, ikertzaile profesionalak bisitatu dituzte beraien lantokian eta lana bideratzeko ideiak hartu dituzte, beraien mundua nolakoa den hobeto ezagutzeaz aparte. Parte hartzaile bakoitzak bere bloga izan du eta bertan beraien lan prozesuaren berri eman dute: ein den erronka, zein metodologia jarraituko duten eta azkenik, garatutako txostena. Zientzia Azokako azken fasea, azoka bera izan da. Bilboko Plaza Berrian maiatzaren 24an antolatu zena. Bertan HAMEN ZIENTZIALARIAK taldeko Anne San Roman eta Egoitz Arriola egon ziren. Goizeko 9:30etan standa prestatzen hasi ziren eta 13:30ak arte jendeari beraien proiektuaren berri eman zioten. Diploma jaso zuten eta gainera, parte hartzaile guztien artean egin zen sarien zozketan, Donostiako Ulia Parkean bisita gidatua tokatu zitzaien taldekide guztiei. Beraz, taldeko Mariam Ali-k eta Nerea Aparicio-k, azokara ezin izan ziren joan arren, saria izango dute!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina