2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Barakaldo.../Barakaldo...ayer



Abenduaren 11 eta 12an 4DBko ikasleek Barakaldo…ayer/ Barakaldo…atzo ekimenean parte hartu dugu. Egun bi hauetan Roberto Loizaga Meategiko Ingeniari oihiaren bisita izan dugu. Hitzaldietan Barakaldoren iraganari buruz hitz egin digu, meategiez eta siderurgiaz konkretuki. 

Oso datu eta bizipen interesgarriak kontatu dizkigu eta gure herriaren azken mende eta erdiko garapena eta aldaketa ezagutu ahal izan dugu: espazioak, ohiturak, bizi baldintzak, elementu arkitektonikoak…

Barakaldo…atzo  proiektuaren bidez, Hartu-Emanak (http://www.hartuemanak.org/) Nagusien etengabeko ikaskuntzarako eta partaidetza sozialerako elkarteko kideek belaunaldien arteko lankidetza bultzatzen dute. Ekimenean Barakaldoko beste institutuek ere parte hartu dute, eta EHUn ere izan dira Hartu-Emanakeko hizlariak.

Hitzaldia Ciceron filosofoaren aipu batekin hasi zuen “Bere historia ezagutzen ez duenak, ez da inoiz haurtzarotik aterako”

Bukaeran, berriz, gomendio bat egin zigun: gaur egungo Barakaldo ondo ezagutu behar dugu, hemendik 40 urtera nerabe izango direnei nolakoa den kontatzeko. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina