2014(e)ko apirila 8, asteartea

IrAkUrBeNtUrA,bihotzez ikasten

Apirilaren 7an berriro DBH 2Bko ikasleak joan ginen Arteagabeitia ikastetxera, Irakurbentura proiektuari zegokion bigarren topaketa burutzeko asmoz.
Topaketa honetan bi ipuin lantzea zen helburua.
Lehenengo ipuinak satortxo baten gorabeharak aztertzen ditu, eta, umeei irakurri ostean, irudiak eta izenak parekatzeko ariketa baten bidez mintzamena garatu genuen.
Jarraian, hiru txerritxo etxegileei gertatutakoa kontatu ondoren, taldeko liburuxka ekoiztea proposatu genien.
Horra hor elkarlana: guztion artean gertaerak ordenatu, margotu, izenburua txukundu, irudiak orrialdetan egokitu eta irudi  bakoitzari azalpena gehitu patzientza handiz, gurasoek gero irakur dezaten.