2014(e)ko iraila 12, ostirala

Irakasleentzako formazio ikastaroa

2014-2015 Ikasturteko lehenengo aste honetan institutuko irakasle talde batek  ikastaro berri bati hasiera eman dio Iñaki Eizmendirekin: euskararen erabileran sustatzeko tresnak.


Iñaki Eizmendi Ebete Elkartearen arduraduna da, eta ikastaro honetan helburu nagusi batekin lan egingo dugu: irakasleen esku jartzea gazteen euskararen erabileran eragiteko zenbait estrategia eta tresna.


Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta horri begira hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira.