2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Ordubete magikoa Nerea Astorekarekin

Gaur, otsailak 24, Nerea Astoreka etorri zaigu klasera eta hainbat truko erakutsi dizkigu umeekin nola jokatu jakiteko. .
Martxoan Artegabeitiako ikasleei ipuin bat kontatuko diegunez, truko batzuk erakutsi dizkigu.Xabier
Nik badakit  lotsatia naizela,  baina seguru nago lotsa galduko  dudala umeen aurrean heltzen naizen momentuan. Eneko  Arcos
Umeei pertsonaia gaiztoak agertzen diren ipuinak izugarri gustatzen zaizkie eta marrazki asko dutenak ere bai. Hala ere, ez zaizkie batere gustatzen eskolarekin erlazionaturik daudenak. Jone
Ordua amaitu zenean , ez nuen nahi etxera joan. Eneko Amor Díaz
Gaur goizean Nerea Astoreka etorri zaigu, eta berak esandako gauza batek harritu nau: umeei ez zaizkiela ipuin modernoak gustatzen, tradizionalak baizik. Uxue
Nereak gurekin gauza asko konpartitu zituen, baina gauza guztietatik niri gehien gustatu zitzaidana izan zen txotxongiloena Valentina
Nire ustez guztiok ondo pasatu genuen eta berriro etorriko balitz pozik egongo nintzateke. Irune
Mila teknika daude, baina oso interesgarria iruditu zait nola lortu ahal duzun umeen  begiradak zuk nahi dituzun lekuan jartzea.Kepa
Nik orain lortu behar dudana  nire lotsa umeen aurrean gainditzea da. Aris
Ilusioa ikusten badute, haiek ere interesatuta egongo dira eta beren arrea matenduko dute.Iker Amor
Oso baliagarria suertatu zaigu. Eskerrik asko Nerea! Espero dut gure klasera bueltatzea! Iraia  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina