2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena
IPUINGINTZA TAILERRA 2015 - ANTZEZPEN LANA
Ipuingintza tailerraren ikasleak J.R. Jimenez ikastetxean eginiko urte amaierako antzezpena:
2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea
MATEABENTURA, hirugarren topaketa
Mateabentura Proiektuaren hirugarren topaketa garatu dugu. Topaketa honetan DBHko 3 mailako ikasleak bi arlotan egon dira lanean, bai zortzi txokotan Lehen Hezkuntzako ikasleek trebatu behar izan dituzten jarduerak azaltzen eta bideratzen , bai Lehen Hezkuntzako ikasleei zortzi txokoetan laguntza emanez.
Dadoak airean txokoan, batuketak eta kenketak arintasunez egin dituzte agertu zaien zenbakia lortu arte.
Bakoitiak ala bikoitiak txokoan, zifra sailkatu ondoren psikomotrizidadeari zegokion agindua bete dute.
Koordenatu cartesiarrak txokoan, kide bakoitzari zegokion puntuan kokatuta, beste puntuei ahoz zein mimikaz azaldu die koordenatuekin batera agertzen zen elementua.
Zer ordu da? txokoan, arbela txikietan agertzen zen ordua marraztu dute trebezia handiz
Koloredun ertzak txokoan, gerriari heldutako gomez itsasontzia, kometa, tximeleta, euritakoa, etxea, baita izozkia ere. irudikatu ahal izan dituzte.
Ekin logikari txokoan, ulermena eta sormena lotuta denon artean problemak ebaztea da helburua.
Osatu segidak txokoan, arreta trebatzeko balio duen jarduera era egokian gauzatu dute
Zenbaki kapikuak txokoan, lurrean etzanda, sabaiari begira, zenbaki kapikuak zenbaki kapikuak irdudikatu dituzte.
Ezin hobeto bukatzeko, azken argazkiak, askari handia eta oparia.
2015(e)ko ekainaren 16(a), asteartea
GILTZARRI ESZENA, ANTZERKI GAZTEA
Aurtengo erakustaldian geure institutuko Giltzarriko antzerki taldeak Bidaia luze bat, trenez... antzeztu du.
Antzelan honetan sari bat irabazi du Serventesiok irratian: bidaia berezi eta misteriotsu bat, trenez. emaztearekin eta ilobarekin bidaiatzea erabaki du.
Antzelan honetan sari bat irabazi du Serventesiok irratian: bidaia berezi eta misteriotsu bat, trenez. emaztearekin eta ilobarekin bidaiatzea erabaki du.
2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena
JAKINMINA programa....ZERTAN DATZA?
Kaixo guztioi!
DBHko 4mailako Tasio naiz, eta Lorena, Adrián, Andrea eta Maitaneren izenean kontatuko dizuet , gure esperientzia JAKINMINA programan.
Programa DBHko 4mailako ikasleei zuzenduta dauden zenbait hitzalditan datza. Ostiral batzuetan , arratsaldeab, joan gara Unibertsitateko paraninfora, beste ikastetxeetako ikasleekin batera, zientziaren inguruko hitzaldi batzuk entzutera. Hitzaldi horietako gauzarik onena, nire ustez, gai anitzak jorratu dituztela eta, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez izan zirela.
Egia esanda, hitzaldiren bat aspergarri xamar izan zen eta damutu ginen ostiraleko arratsaldea horrela ematea; baina gehienak, interesgarriak oso izan ziren. Niri, gehien gustatu zitzaidana "Como habla tu cerebro" delakoa izan zen. Oso era didaktikoan azaldu zizkiguten hizkuntzen eta gure burmuninaren arteko harremanak.
Zuetako askok pentsatuko du : "Buaaa, una charla! un viernes por la tarde! ¡Qué rollo...." Baina oker zaudete. Gauza kuriosoak ikasi ditugu , primeran pasatu dugun bitartean.
Horretaz aparte, horrelako hitzaldi batetik ateratzean "inportante eta profesional" sentitzen zara; eta familiakoei esan ahal diezu: "...lehengo egunean, moluskuen ugalketari buruzko hitzaldi baten egon nintzen, ingelesez gainera.." Zur eta lur utziko dituzu!
Horregatik gomendatu nahi dizuegu datorren ikasturtean, aukera izanez gero, parte hartzen aninatzeko, Egin ezazu zerbait zure jakinminaren alde
2015(e)ko ekainaren 6(a), larunbata
GIOCONDA PROIEKTUA, emaitzak aurkezten
Aurreko sarreran aurreratu genuen moduan, ekainaren 2an Gioconda Proiektuan parte hartu duten ikasleek ikusitakoaren azalpena eta ikasitakoaren balorapena azaldu dituzte Ospitaleko Areto Nagusian.
Jardunaldi ederra eta hunkigarria izan da.
Ospitaleko web orrialdean agertutako kronika eta Mikel Agirregabiriak egindako sarrera irakur ditzakegu nola garatu den jarduenaldia ondo jakiteko.
Gauza bakarra gehitu liteke: Eszenatokian egon diren hamalau ikasleek senideak bai ospitaleko langileak bai iraskleak harro sentiarazi gaituztela.

2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
INSTITUTUKO JAIA
Maiatzaren 27an institutuko jaia ospatu zen. Aurten, Batxilergoko 2.mailako ikasleak (GAOE ikasgaian dabizenak) arduratu ziren jaiaren antolakuntzaz. Era askotako jarduerak antolatu zituzten, eta ikasleen parte hartzea nahiko handia izan zen .
Beste alde batetik, oso arrakastatsua izan zen Boleiboleko zelaian antolatu zen eskulan tailerra. Ainhoaren (plastika irakaslea) zuzendaritzapean egin zen ekitaldi hau. Ikasleek era guztietako "kolganteak" egin zituzten, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Eguerditik aurrera ekitaldi ezberdinak egin ziren: taldeen arteko ginkana eder bat, Dj festa, kitarra kontzertua (3D2ko Aritz Baz-ek eskeini zuen kontzertua), eta egunaren amaieran Zumba masterclass bat izan genuen. Ikasle asko animatu ziren dantza egiten, eta emaitza ederra izan zen.
Jaiarekin bukatzeko, Agenda 21eko argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Aurtengo gaia "biodibertsitatea" izan da, eta irabazleak honako hauek izan ziren: Alisson Andrago (2B2), Jaizkibel Huerta (1B1) eta talde irabazlea 2B2 izan zen.
Eguna futbito txapelketaren finalarekin hasi zen. Bi finala egon ziren: alde batetik, DBH 1. eta 2. mailako ikasleena , eta beste alde batetik, DBH 3. eta 4. mailako ikasleak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleena.
Ordu berean (gimnasioan) Slackline zintan aritzeko aukera izan zuten ikasleak, eta nahi zutenentzako mahai jolas eremu bat ezarri zen ere bai.
Beste alde batetik, oso arrakastatsua izan zen Boleiboleko zelaian antolatu zen eskulan tailerra. Ainhoaren (plastika irakaslea) zuzendaritzapean egin zen ekitaldi hau. Ikasleek era guztietako "kolganteak" egin zituzten, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Eguerditik aurrera ekitaldi ezberdinak egin ziren: taldeen arteko ginkana eder bat, Dj festa, kitarra kontzertua (3D2ko Aritz Baz-ek eskeini zuen kontzertua), eta egunaren amaieran Zumba masterclass bat izan genuen. Ikasle asko animatu ziren dantza egiten, eta emaitza ederra izan zen.
Jaiarekin bukatzeko, Agenda 21eko argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Aurtengo gaia "biodibertsitatea" izan da, eta irabazleak honako hauek izan ziren: Alisson Andrago (2B2), Jaizkibel Huerta (1B1) eta talde irabazlea 2B2 izan zen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)