2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

OSASUNA, KIROLA ETA ELIKADURA INSTITUTUAN

2. batxilergoko GAOEko ikasleak proiektu batean aritu gara azken hilabeteetan, Gurutzetako Institutuko ikasleen elikadura, kirol jarduerak, ohiturak eta norberaren irudia eta pertzepzioa nolako dan jakiteko.
Proiektua aurrera eramateko  honako urratsak  bete ditugu:

Lehenengoz, inkesta bat prestatu genuen (Bizkaiko Foru Aldundiak Kultura Sailak egindako lan batean oinarrituta); geroago, guk emandako datuak konparatu genituen.
Ekintza hori egin eta gero, taldeetan antolatu ginen, eta gure ustez zeintzuk ziren galdera inportanteenak idatzi genituen.
Ondoren, irakasleekin bilera batean azaldu genuen zer nolako funtzioa izango zuen gure proiektuak.
Geroago, ikasleei aurkeztu genien gure proiektua, eta informatika gelan ordutegiak antolatu genituen erantzunak ordenagailuetan eman ahal izateko. Azkenik, bildutako datu guztiak estadistikoki aztertu genituen.
Gure ustez, lan hau oso erabilgarria izan daiteke institutuko ikasleen ohiturak ezagutzeko. Gainera, balio handiko materiala izan daiteke etorkizunean egin ahal diren lanetan.

Honako helbide honetan dauzkazue gure lanaren emaitza guztiak:


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ANTZERKI HIZKUNTZA

2. DBHko 2B1, 2B2 eta 2D1 taldeek Hiritartasuna ikasgaiaren barruan, lehenengo hiruhilekoan Antzerki Hizkuntza landu dute. Proiektua normalkuntza planaren barruan sartzen da, eta aldi berean antzerkia eta hizkuntza (euskara) lantzen ditu. Hau da, jarduera desberdina eginez euskaraz hitz egiten trebatzen dira ikasleak. Klaseetan zehar antzerkiarekin lotutako ariketak egiten joan dira, eta ondorio bezala antzerki lan bat prestatu eta antzeztu dute taldeek. Urtarrilaren 16ean lan hauen aurkezpena izan zen El Bosco-ko eskolan, bertan parte hartu zuten ikastetxe desberdinetako ikasleek, IES CRUCES BHIkoak barne. Hemen gure ikastetxeko taldeen antzezlanaren irudi batzuk.





2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA

Berrikuntza proiektuan daukazgun helburu nagusietako bat irakasleen prestakuntza da. Hori dela eta, ostirala eta larunbata Bartzelonan eman ditugu, Col-legi Montserrat-ek antolatutako ikastaroan formazioa jasotzen. 

Lehenengo egunean PBL delakori buruzko aukera ederra izan dugu.  Bigarren egunean ikasketa kooperatiboa ildo nagusia izan da. 

Ikasitakoa era praktikoan helarazi digute. 

Taldeka bilduta, bai Hezkuntza maila guztietako irakasleak bai orientatzaileak bai zuzendaritza taldekideak elkarlanean aritu gara, laukiak zenbatzen, proiektuaren bat garatzeko helburuak adosten baita, orkestra izango bagina bezala, musika sortzen ere.



2015(e)ko urtarrilaren 17(a), larunbata

Bikoteka irakurtzen, ikasleentzako formazioa

Bikoteka Irakurtzen programan parte hartzen dugunok badakigu nolako garrantzia duen ikasleek formazioa garatzeak. Hori dela eta, atzo DBH 1go mailko bi ikasle taldek bigarren formazio saioa garatu zuten.
Lehendabizi,  programari dagozkion ideia nagusiei buruz hausnartzeko asmoz, fitxa batean idatzi zuten nolako ezaugarriak izan behar dituen bai irakasle on batek bai ikasle on batek.
Jarraian, geure ikasleek programak proposatzen dituen urratsak ahalik eta ondoen barnera ditzaten, kartulina batean prozesuaren garapena idatzi zuten gida baten itxura emanez.
Bukatzeko, aukera izan zuten, guztiok aldi berean  irakurtzean, sortzen den ikasgelako "ahotsa" entzuteko


2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

KAZETARIAK BAGARELA!

PROYECTO: REVISTA NAVIDEÑA
Este proyecto se ha preparado teniendo en cuenta los contenidos relacionados con la  expresión escrita planteados en el libro de texto. Para el primer trimestre se propone trabajar la  carta personal , las instrucciones y  la prensa, por lo que decidimos elaborar una revista navideña. 
Asimismo, nos parece que si va a ser una revista abierta al centro, a pesar de partir como proyecto de Lengua Castellana debiera contener algunos apartados en euskara e inglés.
Se trabaja por equipos, a cada uno se le asigna una sección de la revista. 
La revista consta de las siguientes partes:
 Portada: Hello Gurutzeta!    
 Zuzendariaren hitzak.
 Argitaraldia.
 Aurkibidea.
 Sucesos destacables del 2014.
 Artículos sobre la navidad del año 2014.
 Olentzeroren jatorria.
 The origin of Santa Claus.
 La Navidad (el origen de la navidad, tradiciones navideñas)
 Gabonetako ipuinak.
 Gabonetako ispiritua.
 La Navidad en Barakaldo.
 La mesa en Navidad
 Zentroko jarduerak.
 Elkarrizketak.
 Kirolak.
 Entretenimientos navideños.
 Contraportada.

La revista ve la luz el último día anterior a las vacaciones navideñas y cada alumno/a se lleva un ejemplar de la misma en formato informático.
De esta manera damos por finalizado el primer trimestre y este es el resultado.