2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Laborategiko saiakuntzak erakusgai



3. mailako Bizitzarako Laborategia egiten duten ikasleek DBH-ko 2.mailakoei esperimentu batzuk erakutsi zizkieten pasa den astean zehar:  polimeroak nola eratu, fluido ez-Newtondarren itxura egiaztatzea (The fabolous corn flour) eta ur oxigenatuaren eta potasio ioduroaren arteko erreakzio exotermikoa ohartzea (Elephant toothpaste), besteak beste.
Zorionak 3. mailako ikasleei lan ona egiteagatik, bai eta 2. mailakoei ere arretaz entzuteagatik!!! 


2016(e)ko maiatzaren 29(a), igandea

GILTZARRI ANTZERKI TALDEA maiatzak 27

Pasa den ostiralean, arratsaldeko zazpietan, Barakaldo Antzokian aukera ederra izan dugu instutuko antzerkia taldeak ikasturtean zehar sortu eta entsaiatu duen CAMISAS DE FUERZA antzelana disfrutatzeko.
Ikasleek,  SUNFORT eroetxean zuzendari maltzur, erizain diruzale, ume gozozale, detektibe artetsu eta bat-bateko ero bihurtuta, errealitate berregiteko asmoz,  umorez elkarreziketei, harritu gintuen dantzari eta abesteari ekin diete . LAN BIKAINA !


2016(e)ko maiatzaren 22(a), igandea

EL PILAR ikastetxea & Latin proiektua

Sartu bezain pronto, argi utzi digute gure zain zeudela.
Arbelean idatzita zegoela eta... ONGI ETORRIAK, Gurutzetako lagunak!  
Topaketa egin ondoren, DBHko ikasleek hausnarketa egitea zuten helburu, horretarako galdera bakar bat proposatu zaie: ZER IKASI DUZU?. 
Ondorengo aurkezpenean emandako erantzun batzuk irakur daitezke...


TXILLARDEGI+DBH3D1= KALIGRAMAK

Testu liburuak XX.mendean sortutako literaturari azken unitateetan ekiten dio. Hasieran azaltzen du garai horretan idazleek aldatzeko beharra adieratzen dutela, eta, honekin batera, euskal literatura agertu zen lehenengo adibidea ematen du, Txillardegik Leturia gaztea asmatu zuenean.
Honekin lotuta, DBH 3D1ko ikasleek idazteko proposamena trebatu dute, liburuan agertzen den testua kaligrama bihurtuz, Hona hemen ekoiztu dutena...


2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

DBHko Latin proiektua Ibaibe ikastetxean

DBHko Latin ikasleak Ibaibeko LH 3 mailako ikasleekin, hamar taldetan antolatuta, atzo ordu eta erdi betebetean lanean aritu ziren Eguzki-Sitema mitologiaren eskutik proiektuari benetako forma emanez.
Proiektu honek dituen helburu nagusiak kudeatzeko eta bermatzeko, DBHko ikasleek  beraien ikasgelan ikasitakoa LH 3mailako ikasleei azaldu eta ulertarazten diete eta, honekin batera, ELKARREKIN erabaliak hartu, materiala egokitu eta  ekoizpen berezia, lapbook delakoa kasu honetan, sortzen dute.


2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

SAFER INTERNET DAY

Hemen DBHko 2D1ko ikasleek informatika saioan landutako bideoa: "Gure bigarren etxea salbatzeko aukera".
Bideo honekin batera, gehiago jakin nahi izanez gero, egokitutako aurkezpena:

DBHko ikasleak ZIENTZIA AZOKAN

Pasa den larunbatean,apirilak 23, Zientzia Azoka ospatu zen Bilboko Plaza Berrian. Azoka honetan, ikasleok urtean zehar egindako zientzia proiektuak erakusten ditugu.






Gurutzetako institutuko bi talde joan ginen: Pinkytalde eta Free Güifi. Bi talde ginenez gero,teknologia klaseetan landutako bi proiektu aurkeztu genituen. Gure proiektuak haurdun dauden emakumeentzako APP-a eta etxe domotiko bat izan ziren.




Larunbatean, goiz osoa eman genuen gure proiektuak plazara hurbiltzen zen jendeari azaltzen. Arratsaldean ,berriz, diploma eta sari banaketa egin zen. Horretaz aparte, beste institutuetako proiektuak ikusteko aukera izan genuen.






Oso egun ona pasa genuen, giro onean eta zientziaz inguratuta. Anima zaitezte hurrengo urteetan joaten!