2016(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

DBH 2B1 & Kerik gabeKO GELAK

INORK ESPERO EZ ZUENA GERTATU DA
Abentura hau otsailean hasi zen DBH 2. B gelan. Gure tutoreak, Olga López, proposatu zigun txapelketa batean parte hartzea, ”Kerik gabeko gelak” proiektuan, hain zuzen ere zen. Antza, gure tutoreak utzi zion erretzeari duela bi urte eta kontzientzatu nahi gintuen inoiz ez erretzeko.
Saio batzuk eman genituen tabakoaren gaiaz eztabaidatzen eta informazio gehiago bilatzen. Gero, hiru taldetan antolatuta, tabakoaren kontrako  kartelak  egin genituen. Amaieran hiru kartel aurkeztu genituen txapelketan  eta horietako batek (Alexek egindakoa) lortu zuen 1. saria. Oso zoriontsu sentitu ginen gureak irabazi zuelako.
Kartel irabazlea egin zutenei diploma bat eman zieten eta klaseko guztioi erloju bana. Opariak banatzera, eta gainera gure gelara,  txapelketa antolatzen zuten bi emakume eta Barakaldoko zinegotzi bat  etorri ziren.
Klase honetarako oso sari  baliagarria izan da oso zaila delako txapelketa hau irabaztea. Institutu honetan, nahiz eta batzuetan parte hartu, 1. saria irabazten den lehenengo aldia da.
OSO HARRO SENTITZEN GARA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina