2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

IRAKURBENTURA hirugarren topaketa

EIDER ABASCAL Ostiralean, hirugarren eta azken aldiz joan ginen Arteagabeitia eskolara bost urteko umeekin egotera. Ginkana bat prestatuta geneukan; lan asko, baina pena merezi zuen. Hasieran urduri nengoen , arduratuta eta kezkatuta, ea guztia ondo aterako zen.Azkenean, umeek bezain ondo pasatu genuen txokoz txoko joaten, ipuin bakoitzaren magia eta ilusioa bizitzen eta haurtzaroko emozioa gogoratzen.  Azkarregi pasatu egin zen denbora.

NEREA ALONSO Umeen aurpegietan ikusi nituenean haien irribarreak harro sentitu nintzen egiten ari nintzenagatik. Haien gogoak eta alaitasuna kontagiatu zidaten, hori bai sentsazio polita.
Berriro haiengana joateko eta beraiekin ondo pasatzeko gogoz geratu ginen.

IKER AVEDILLO  Ekintza honen bitartez ohartu naiz zein polita izango litzatekeen Magisteritza ikastea. Betidanik ume txikiekin egotea gustoko izan dut, haiekin jolastea eta haiei gauza berriak irakastea. Poza, alaitasuna, motibazioa eta dibertsioa umeek sortarazten dituzten emozioak baitira.

IRATI DE JUAN Asko gustatu zait tokatu zaidan txokoa, sinplea, baina aldi berean berezia eta emozionantea, mundu ezezagun bat bezalakoa; eta nik zortea izan dut hura ikusteko eta bizitzeko lehenengo pertsonan. Primeran pasatu dut bertan!
Hau gutxi balitz, umeen irribarreak ikusita askoz gehiago disfrutatu dut, haien begiradek txokoa gustatzen zitzaiela esaten zutelako. Maitagarriak dira!

OIHANE MONTIEL  Ostiralean oso ondo pasatu nuen txikien laguntzaile izaten. Asko gustatzen zaizkit umeak eta haiek disfrutatzen ikustea... gehiago.
Hasieran lotsati ibili nintzen , baina gero oso ondo moldatu nintzen haiekin. Nik ez nuen nahi denbora hori amaitzea, ez nuen joan nahi, baina hori ezin izan zen. Nire taldekideak agurtu behar nituenean institutura berriro joateko, Maialenek hartu ninduen eta ez zidan uzten joaten. Hau pena!
Denek besarkadak handiak eman zizkidaten. Hau azkenengo besarkada!


1 iruzkin:

  1. Baietz lan itzela egin duzuela, eta emaitzak ezin hobeagoak izan dira; zorionak eta segi aurrera. Esperientzi ahztuezina izan da guretzat.
    mila esker

    ErantzunEzabatu