2016(e)ko abenduaren 17(a), larunbata

LATIN ikasgaiatik IBAIBE ikastetxera

Pasa den ostegunean 4 DBHko ikasleak 3 LHko ikasleekin elkartu ziren eguzki sistemari buruzko lapbook bitxia lantzeko. Nahasketa ederra: grekolatindar mitologia azaldu eta ulertu ondoren lanean hasi eta talde bakoitzak   l📗pb📘📙k b📜t    s🌞rm🌈n handiz  ekoiztu du.

JOSEBA. "Hasieran ideia ez zitzaidan gustatu, baina onartu behar. Topaketa egin ondoren konturatu naiz esperientzia hau oso baliagarria dela lotza kentzeko, konfidantza gehiago izateko eta euskara erabiltzeko."         EKAITZ "Ibaibe ikastextera joan ginen ikasleekin proiektu hau garatzeko. eguzki sistema mitologiaren bidez azaldu genien. Niretzat ez da izan esperientzia oso ona"
 JONE "Hasieran ez nuen nahi, ez zutelako ulertuko pentsatzen nuelako, gaia zaila zela uste nuelako. Baina erratu nintzen, guk proposatutako guztia egin zuten, oso ondo portatu ziren eta azalpen guztiak primeran ulertu zituzten. Pozik zeuden eta noiz bueltatuko ginen galdetu ziguten"
  UXUE " Irakasleak ikastetxe batera umeei mitologia azaltzera joatea proposatu zigunean, ez nuen espero hain dibertigarri izango zenik, zeren eta lan handia egin behar genuen, baina merezi du"    
HELENA "Nik hasieratik egin nahi nuen, honelako proiektuak umeekin egitea oso dibertigarria eta polita iruditzen zaidalako, baina honetan urduriegi nengoen, lau ume niretzat, ni bakarrik nengoelako. Baina haiekin minutu batzuk pasa ondoren, lasaitu eta disfrutatu nuen"


1 iruzkin:

  1. Ibaibeko 3.mailako tutoreok: "Lehenik eta behin mila esker egindako lanagatik. Gure ikasleak lehenengo momentutik gogotsu aritu ziren lanean. Hasieran, pixka bat urduri jarri arren, berehala lasaitu ziren. Esperientzia zoragarria izan zen denontzat". ZORIONAK!!

    ErantzunEzabatu