2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

EmAKuMEeN IzenEan

DBHko 3D1ko ikasleek , hirugarren ebaluazioaren hasieran, bai euskaraz bai ingelesaz, mintzamena garatuko dute. Proposatutako gaiak "Emakumeen artean" du izenburua.
Horren bidez, ikasle bakoitzak emakume bati buruzko azalpena emango du. Azalpenarekin batera, emakumeen izenak txarteletan idatzi egin dute eta txartelek institutuko horma irudia txukuntzeko balio izan dute.

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

EGUZKI SISTEMA MITOLOGIAREN ESKUTIK

Pasa den astelehenean, otsailaren 29an, DBHko 4.mailako ikasleak Alkartu ikastetxeko LHko 3.mailako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.
Hasieran, DBHko ikasleek planeten izenak zein jainkoei dagozkien azaldu zien eta, honekin batera, Lhko ikasleek planeten izenak birpasatu eta mitologiari buruzko kontakizunak trebatu ziztuzten.
Jarraian, landu zuten nola sortu zen Esne-Bidea eta zergatik ditugun urtaroak.
Amaitzeko, LHko ikasleek, azaldutakoari forma berezia emanez, "lapbook" delakoa eratu zuten.