2016(e)ko azaroa 30, asteazkena

ELKAR@BENTURA proiektua RONTEGI ikastetxean

Pasa den astelehenean DBHko 2Bko ikasleek Rontegi ikastetxeko bost urteko umeekin Elkar@bentura proiektuari dagokion lehenenego topaketa garatu dute.
Formazio saioa azaroan 3an izan zutenetik atzo arte, geldirik gabe egon dira lanean: Rontegiko ikasleentzako eskutitz bereziak egin, aurkezpen bideoa ekoiztu eta topaketan trebatu behar zituzten eskulanak nola azaldu eta nola lagundu prestatu dute.
       Topaketa garatu ostean, baloratu egin dute: Hona hemen ikasleek idatzitakoaren laburpena:
JONE: Besteei begira, ikasten da. oso esperientzia polita iruditu zait, oso ondo pasatu baitugu umeekin.        LAURA GORDILLO: Nahi dut egun gehiagotan joan, oso neska-mutil maitagarriak eta dibertigarriak direlako.       XABI "Errepikatzeko gogoz!!! 
  DIEGO " Asko ikasi nuen haiekin eta nola ssentitzen diren irakasleak jakin nuen, baina oso esperientzia ona izan da."       MIKEL "Eskulanak egi nahi zituztela esaten ziguten behin eta berriz...."                NOHAILA "Ume txikiak, baina bih馃挓tz handikoa"
LUCIA DAMOTA "Espero nuen baino askoz gehiago gustatu zait"      UNAI "txikiak fisikoki, baina handiak barrutik"         VERONICA "Ez nuen espero haibesteko konfidantza hartzea eta hain azkar denobra pasatzea."           NAIARA "Umeekin egotea ezin hobea izan d馃挜
         SENDOA "Oso ondo pasatu nuen haiekin elur-maluta eta komekokosa egiten lagunduz"
PAULA BARAJA "Joan baino lehenago, oso urduri nengoen zeren eta ez nekien nola tratatu umeak eta nola sortu harremanak, baina hasieratik urduritasuna desagertu zitzaidan eta oso gustora egon nintzen"            IZARO: Maitatua sentitzea, hori bai poza! Ailegatu nintzenean urduri sentitu nintzen, baina umeekin taldean eser eta berehala urduritasun hori joan eta .. irakasle sentitu nintzen. Primerako esperientzia!

2016(e)ko azaroa 16, asteazkena

PBL PIZTU JARDUNALDIETAN parte hartu dugu

PBL PIZTU Jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dute gaur gure institutuko sei ikaslek. Berritzeguneak antolatutako bi aretoetan zeuden HH-LH eta DBH-ko irakasleei azaldu diete nolakoa den ikasleen rola PBLko proiektu batean.  
Aurkezpena egin ondoren, zehaztu dute esparru honetako ildo nagusia, hau da, ikasleek haien ikasteko prozesuan elementu aktiboa izan behar dutela, ikasleak, esan duten moduan, "protagonistak" izanik. Hori lortzeko asmoz, hasieratik haien barne formazioa bermatu behar da, bost urtekoekin elkartzerakoan, ziurtasun osoz prestatutakoa trebatzeko.
Haiek izandako barne formazioa eta topaketei zegokien prestakuntza azaltzearekin batera, balorapenak adierazi dituzte.
Bukatzean, aukera ederra izan dute entzuleen galderak erantzuteko eta  prozesuan izandako emozioak komentatzeko.
Pozgarria izan da gure ikasleen jarrera,  lehenengo momentutik jardunaldi hauetan parte hartzeko prest egon dira,  esfortzua eta denbora beti irribarrez emanez.


2016(e)ko azaroa 12, larunbata

PBL: Ikasleentzako formazioa

Aurreko astean PBL delakoari dagokion ikasturteko proiektuari hasiera eman genion.
Proiektua bost urteko umeekin eskola jarduerak garatzean datza, eta, hori dela eta, lehehengo barne formazioak bost urteko uneen ezaugarriak  2 DBHko ikasleei helaraztea du helburu.
Hiru taldeek bi egunetan jaso duten formazioa bi atalez osatzen da; lehenengoan, Barakaldo Berritzeguneko aholkulariek, Sunana Lopez-ek eta Iratxe Vicente-k, adin honetan izan daitezkeen beharrak azaltzen dituzten bitartean DBHko ikasleek apunteak hartzen dituzte, eta, bigarrren atalean, entzundakoari buruzko hausnarketa egin dezaten, aholkulariek ariketa berezia proposatzen diete. Hauxe da, DBHko ikasleek koadernoan haien eskuaren silueta profilatu eta ondorengo edukiaz betetzeari ekiten diote: hatz lodian zalantza bat, hatz txikian entzundakoaren ideia nagusia, hatz erakuslean zailena iruditzen zaidana, hatz nagian espero dudana, eta hatz luzean harritu nauena.

Beheko aurkezpenak formazio honetako hainbat momentu biltzen ditu.