2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

DBHko 4 mailakoak detektibe bidean EHUn


Duela aste batzuk, Leioako unibertsitatera joan ginen kimikari buruzko zenbait jarduera egitera. Lehenengoz, 5 zentimozko txanpon bat urre kolorez utzi egin genuen zinka, ura, etab. erabiliz. Ondoren, arropa egiteko material bat egin genuen, substantzia toxiko batzuk nahastuz. Hori egin ostean, 8 fraskoetan zeuden substantziak asmatu genituen haien dentsitatea, elektrizitateran eroaletasuna, etab. kontuan hartuz. Ondoren, medikamentu batek zeraman substantziak ikusi genituen zenbait prozedura egin ostean. Lau jarduera hauek egin eta gero, eten txiki bat izan genuen. Eten txiki honen ondoren, nitrogeno likidoarekin zenbait gauz kongelatu genituen. Azkenik, substantzia batzuk uretan botaz gero, ikusi genuen nola berotu edo hoz dezakegu denbora txiki batean ura, 50°C-raino edo -5°C-raino!

 Niretzat, jarduerarik gustokoena, zentimoarena izan zen, baina beste ikasle batzuentzat arropa egiteko materiala egitea. Dena den, guztiak oso interesgarriak izan ziren.
                                                                  Garikoitz Salaberria
<iframe src="https://docs.google.com/presentation/d/1LgeLK7qiBUMDiMgjl3qElBS1YmEvi7uRDFQAW1zpmI0/embed?start=false&loop=false&delayms=3000" frameborder="0" width="480" height="299" allowfullscreen="true" mozallowfullscreen="true" webkitallowfullscreen="true"></iframe>

2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

ZIENTZIETAKO BATXILERREKO 1 mailako ikasleak ZIENTZIA FAKULTATEAN

KIMIKA BIZIRIK Ez nekien hainbat gauza ikasi ditut eta horren birpasoa egitea tikatzzen da. lehenengo saiakuntzan alkimistak izaten saiatu gara, 5 zentimoko txanpon bat urrezko txanponan bilakatzeko asmotan. Horretarako ontzi batean sartu dugu txanpona non, NaOH eta Zn dagoen, txanponeko kobreak zinkarekin erreakzionatzean txanponak gris kolorea hartzen du, zilarrezkoa baliz bezela. Azkenik, txanponari sua eman ondoren, moneta urre kolorearekin geratzen da. Aleazio bat egin dugu, latoia hain zuzen! Baina kontuan hartu behar dugu ilegala dela. Jarraian detektibe lanetan jarri gaituzte, eta ph-a neurtzeko ph.metroa erabili izan dugu. Bestalde gustatu zait ere, nitrogenoarekin egindako saiakuntzak; eta azaldu digute nola izango dira etrokizuneko trenak, neodimioko imanez egindako errailak eta trena metal supereroalez. Azkenik, polimeroa ekoiztu dugu, nylon-a zehatz esanda. Bi substantzia organiko kontaktuan jarri ditugu, eta sortutako polimeroa hagatzoaren inguruan bildu dugu. merezi izan du!

2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

HISTORIBERRI 4.mailan

 Hona hemen Euskal Historia ikasteko proiektu bat. DBHko 4. mailako ikasleek Foru-sistema eta gizarte-istiluak ikasi dituzte, teleberri baten bidez.
Historia ez da soilik orain dela denbora luze gertatu zena, gaur egungo gertaerak iraganean dauzkate jatorri eta sustraia, eta intersagarriak zein dibertigarriak izan daitezke.


Nerea Asterekarekin primerako arratsaldea!

Elkar@abenturari dagokion bigarren topaketa prestatzen hasi gara, eta, horretarako, lehendabiziz, ikasleentzako formazio saioa antolatu dugu. Bigarren topaketan DBHko ikasleek bost urteko umeei ipuinak kontatuko dizkietenez gero, Nerea Astorekak nola kontatu azaldu digu.
Berriro,berak sortzen duen magiari helduta, denbo💙ra hegaka joan zitzaigun!