2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

La Siebe Irratia - Sari banaketa

Aste azkenean esan genuen bezala, gaurko irratsaioa logo lehiaketaren irabazleak saritzeko erabili dugu. Hogeita hamar lanak jaso ondoren, irratikideek bi irakasleren laguntzarekin aurretik ezarritako irizpide batzuk jarraituz sei onenak aukeratu genituen, denek diploma bat jaso dute. Hauexek dira saririk gabe gelditu baina euren lan ederragatik diploma eraman dutenak:

Monika Da Cruz, Enma Simón eta Itxaso Gartiz.



Ondoren, motxila bat irabaziko zuten bi partaideak erabaki genituen, hirugarrena eta bigarrena alegia.

Lucia Damota eta Ainhoa Murillo.



Azkenik, musika mini kate irabazlea eta orduan gure irratiko logoa sortu zuen ikaslea adostu genuen. Puntu honetan, beharrezkoa da esatea, marrazki ederrak izan ditugula baina logo bezala ederki moldatzen zen lana IKER HERRANZ-ek egindakoa izan zela.

ZORIONAK IKER!!!!



Hiru onenak irratian zintzilik ditugu dagoeneko, eskerrik asko parte hartu duten guztiei:






2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

La Siebe Irratia - Logo lehiaketa

La Siebe irratiak hilabete batzuk daramatza lanean eta ganorazko irratiek bezala logo propioa izatea ezinbestekoa zela uste zuten irratikideek. Horregatik, logo original bat topatzeko lehiaketa sortzea erabaki zuten. Ikastetxeko edozein ikaslek parte hartzeko aukera zeukan eta epea bukatu denerako hogeita hamar bat lan jaso izan dira.

Ostiral honetan, maiatzak 5, atsedenaldi orduan, hiru irabazleak zeintzuk diren adieraziko da. Horretarako La Siebe irratiak irratsaio berezi bat prestatu egin du. Hiru irabazleen artean bik mendirako motxila jasoko dute eta batek, onenen artean onena, musika minikate bat. 

Hauexek dira ikasleek egindako lanak, beheko eraikineko sarreran daukazue erakusketa.