2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

La Siebe Irratia - Logo lehiaketa

La Siebe irratiak hilabete batzuk daramatza lanean eta ganorazko irratiek bezala logo propioa izatea ezinbestekoa zela uste zuten irratikideek. Horregatik, logo original bat topatzeko lehiaketa sortzea erabaki zuten. Ikastetxeko edozein ikaslek parte hartzeko aukera zeukan eta epea bukatu denerako hogeita hamar bat lan jaso izan dira.

Ostiral honetan, maiatzak 5, atsedenaldi orduan, hiru irabazleak zeintzuk diren adieraziko da. Horretarako La Siebe irratiak irratsaio berezi bat prestatu egin du. Hiru irabazleen artean bik mendirako motxila jasoko dute eta batek, onenen artean onena, musika minikate bat. 

Hauexek dira ikasleek egindako lanak, beheko eraikineko sarreran daukazue erakusketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina