2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

START INNOVA

Kaixo,
Gu 1. Batxillergo-ko letrazko  ikasleak gara eta ekonomia irakasgaian enpresa bat montatzeko proiektu bat lantzen ari gara, Start Innova izenekoa.
Gaur, 2017ko abenduaren 18an, goizeko 9:00eti 10:00etara, liburutegian, gure proiektuak Barakaldoko
alkatesaren eta kazetari baten aurrean aurkeztu ditugu. Haiekin proiektuari buruz hitz egin dugu, eta proposamen berriak aurkeztu dizkigute hauek hobetzeko.Gure ideiak, enpresentzako haurtzendegi zerbitzuetan eta ortopedia produktuen alokairuan oinarrituta daude . Gure ideiak ondo iruditu zaizkie, eta aurrera eramateko eta finalera ailegatzeko aukera dugula esan digute.

Oso esperientzia ona izan da; asko gustatu zaigu haiekin egotea eta ideiak partekatzea, baita gure proiektua zuzen zuzenean azaltzea ere. Hasieran oso urduri geunden, baina denbora pasa ahala, konfiantza hartu dugu eta haiekin oso gustura egon gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina