2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Mate@bentuRa EL Pilar ikastetxean

Orain dela lau urte hasi ginen El Pilar ikastetxean Mate@bentura izenako esk🎓la proiektua. 
Aurten, berriro, DBHko 3 mailako ikasleak LHko 2 mailako ikasleekin elkartuko dira haien arteko ikaskuntza kolab🎁ratiboa gauzatzeko aukera sor dadin.
Lehenengo topaketa irakasleok  gaur egon gara baloratzen: proiektuari  hasiera eman genionean, ilusi🎨ak eta zerbait berezia egiteko gog💡ak bultzatzen gintuzten, orain ilusioz eta gogoz proiektua bideratzen dugu guztion lana ahalik eta ondoen trebatzeko nahian.👣👣

EL PILAR ikastetxean eguzki sistema aztertzen

Asteazkenean, urtarrilaren 24an, DBHko 4Cko eta 3Dko ikasleek  eskola ekintza jardun zuten El Pilar ikastetxeko LHko 3 mailako ikasleekin.
Berdin👥n arteko metodologian oinarrituz, DBHko ikasleek azalpen mitologikoak azaldu zizkieten LH-ko ikasleek eguzkia sist💫maren ezagutza bermatzeko asmoz.
Bi ordu luze eman zuten elkarrekin , elkarr💝ngandik ikasten.

2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

DBH 4koak, kirola eta elurra

Gaur DBHko 4 mailakoek aurkera aparta izan dute eski pistetan kirola aritzeko .
Goiz altxatu eta Valdezcaray eski estaziorako bidaia 🚍 egin ondoren, eskiatzeko materiala hartu eta bi orduko ikastaroa trebatu dute ikasleek. 
Azken momentuan elurra agertu zaigu, agian  guriagur berezia emateko nahian

 

2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

BALMASEDARA IRTEERA 1.DBH

BALMASEDARA IRTEERA  1.DBH

Urte amaieran 1.DBHko ikasleak Balmasedara hurbildu ginen. Alde batetik, Erdi Aroko hiria ezagutu genuen eta bertako txokoetan ibili ginen eraikin eta monumentu desberdinak aztertuz. Bestalde, Enkarterrietako Museora ere egin genuen bisita, bertan Historiaurreari buruz zerbait gehigo ikasi ahal izan genuen era oso praktikoan: kobazuloetako hormetan margotu genuen, sua egin genuen…

2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Elkar@bentura proiektua IBAIBEn

NATALIA Abenduaren 20an, Ibaibe ikastetxera joan ginen, bost urteko umeekin eskulanak egiteko, 
baita gure euskara trebatzeko ere .Harrituta geratu nintzen  oso ondo hitz egiten zutelako euskaraz ;  
oso ondo, benetan. 
Gainera, primeran pasatu nuen haiekin.Esan dezaket  guk baino hobeto hitz egiten zutela, oso maila  altua zutelako.
Oso esperientzia  ona eta polita izan da , errepikatzeko modukoa.
IMANOL SÁNCHEZ Ibaiberako bidean oso urduri nengoen ez nekielako nola egingo nukeen: ondo, txarto, erdaraz, 
euskaraz…  Klasean gehien harritu ninduena izan zen umeak  oso isil zeudela ikustea eta  eskulanak  egiten 
ere oso adi zeudela.
NORA HASIERAN LOTSA, AZKENEAN BARRE Haiekin egotea asko gustatu zitzaidan eta hunkitu nintzen 
ume batek esan zidanean bere tximeleta nirea bezala egin nahi zuela.
Unai Camón Onartu behar dut gustatu zitzaidala haiekin lan egitea.
 ALAZNE RECUERO HASIERAN PRESIOA, AZKENEAN ZORIONA! Topaketaren ideia Teresak aipatu zuenean 
oso pozik jarri nintzen uste nuelako ez genuela lan askorik egin behar, baina bai, lan izugarria eta, gainera, 
denbora laburrean.
UNAX Hasieran lotsatuta geunden nire taldekoak, baina denbora pasatu ahala disfrutatu genuen. 
Umeak berriro ikusteko irrikan nago.🙌
LUCÍA.Topaketa hau niretzat ezinbestekoa izan da, asko ikasteaz gain, disfrutatu ere egin dudalako. 
 Berriro elkartuko nintzateke haiekin, oso-oso ondo pasatu nuelako. Nahiz eta urduri jarri metroan,
 gero lasaitasuna errekuperatuta, primeran pasatu nuen.
IZARO Nik primeran pasatu nuen.Egia da haiei nik irakatsi nien, baina haiek niri ere bai. 
Harritu ninduen bereziki ume batek (Arene),oso azkar ikasi eta  egiten zuelako dena.