2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Elkar@bentura proiektua IBAIBEn

NATALIA Abenduaren 20an, Ibaibe ikastetxera joan ginen, bost urteko umeekin eskulanak egiteko, 
baita gure euskara trebatzeko ere .Harrituta geratu nintzen  oso ondo hitz egiten zutelako euskaraz ;  
oso ondo, benetan. 
Gainera, primeran pasatu nuen haiekin.Esan dezaket  guk baino hobeto hitz egiten zutela, oso maila  altua zutelako.
Oso esperientzia  ona eta polita izan da , errepikatzeko modukoa.
IMANOL SÁNCHEZ Ibaiberako bidean oso urduri nengoen ez nekielako nola egingo nukeen: ondo, txarto, erdaraz, 
euskaraz…  Klasean gehien harritu ninduena izan zen umeak  oso isil zeudela ikustea eta  eskulanak  egiten 
ere oso adi zeudela.
NORA HASIERAN LOTSA, AZKENEAN BARRE Haiekin egotea asko gustatu zitzaidan eta hunkitu nintzen 
ume batek esan zidanean bere tximeleta nirea bezala egin nahi zuela.
Unai Camón Onartu behar dut gustatu zitzaidala haiekin lan egitea.
 ALAZNE RECUERO HASIERAN PRESIOA, AZKENEAN ZORIONA! Topaketaren ideia Teresak aipatu zuenean 
oso pozik jarri nintzen uste nuelako ez genuela lan askorik egin behar, baina bai, lan izugarria eta, gainera, 
denbora laburrean.
UNAX Hasieran lotsatuta geunden nire taldekoak, baina denbora pasatu ahala disfrutatu genuen. 
Umeak berriro ikusteko irrikan nago.🙌
LUCÍA.Topaketa hau niretzat ezinbestekoa izan da, asko ikasteaz gain, disfrutatu ere egin dudalako. 
 Berriro elkartuko nintzateke haiekin, oso-oso ondo pasatu nuelako. Nahiz eta urduri jarri metroan,
 gero lasaitasuna errekuperatuta, primeran pasatu nuen.
IZARO Nik primeran pasatu nuen.Egia da haiei nik irakatsi nien, baina haiek niri ere bai. 
Harritu ninduen bereziki ume batek (Arene),oso azkar ikasi eta  egiten zuelako dena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina